2017(e)ko martxoaren 7(a), asteartea

Garizuma


Dagoeneko Garizuman gaude, kristautasunaren aldi liturgiko bat da. Aste Santuaren aurreko 40 egunetan ospatzen da, Pazkorako prestakizun gisa. Garizuma hauster egunarekin hasi egiten da. Egun horretan elizkizun berezi bat egin genduan eta hauts bedeinkatuz gurutzearen zeinua egin ziguten gure bekokietan, ondoko esaldietako bat esanez: "Hautsa zara eta hauts bihurtuko zara" edo "Bihotz berri zaitez eta sinetsi Berri Ona". Elizak garizuman hau gogoratzen du: Jesusek, Jordan ibaian bataioa hartu ondoren, desertura jo zuela eta han egon zela 40 egunez otoitzean eta barau egiten, deabruaren tentaldiak gaindituz. Horregatik, garai honetan kristauak kristau bizitza zintzoagoa bizi izaten ahalegindu behar dira, otoitza, baraua eta limosna eginez. Garizumaren helburua Aste Santua heltzen denerako bihotz berrituta egotea da.

Bihotz berritzeko Aita Santuak garizuma honetarako emandako gomendi xume hauek eman dizkigu. Animatu eta bideo ikusi


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina