2015(e)ko abenduaren 18(a), ostirala

HH 4 URTE

HH 4 urteko umetxuak ume Jesuseri abestera bajatu gara.




HAURTZAINDEGIKO UMEEN JAIOTZA

Haurtzaindegiko umetxoak eta euren familiak jaiotza prestatu dabe,eskolako sarreran. Oso polita gelditu da eta argazki bat daukazue emaitza ikusteko.




NAFARROA ZENTROA

Atzo 4.mailako ikasleak Nafarroa zentrora joan ginan gure aittie-amamekin arratsaldea pasatzera. Bingo bat prestatu gendun eta oso ondo pasatu gendun. Eguberri on eta mosu handi bat aite eta amama guztiontzat!!!






ALKARTASUN MANDALA

Danok bat eginez, irakasle, ikasle eta familia, mandala handi bat egin dogu, bakoitzak bere zatitxua margoztuz. Gero argazkia ere atara daikezu "photo call" moduan, gabonetako oroigarri lez






ALKARTASUN AZOKA

Alkartasun azoka zabalik dago. Bertan batutako dirua "Gikore proiekturako" da. Eskerrik asko partehartu eta partehartuko dozuen guztioi.
6. mailako ikasleak gure laguntzaileak dira eta lan itzela egiten dabe jende animatuz.



2015(e)ko abenduaren 13(a), igandea

ABENDUALDIKO 3.DOMEKA

El dibujante Fano ofrece esta actividad para vivir el Adviento. Bajo el lema"Adviento, buscando una estrella", nos invita a:

  • «buscar este Adviento, no la estrella de Oriente, sino una estrella que nos oriente y dé sentido a nuestra vida. Caminemos juntos buscando esa estrella».
estrella_adviento_formada_texto


GUK ERE IZARRA TOPATU DAIGUN!!

2015(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

ABENDUALDIKO EGUTEGIA

DBHko geletan egutegi hau daukagu ateetatik eskegita. Bertan egunero abendualdian landu beharreko balore bat itasten dogu...egunean zehar, abendualdian zehar...lantzeko et bizitzeko balorea.


2015(e)ko abenduaren 5(a), larunbata

HH

Haur Hezkuntzako umetxuak "Jesus dago nire bihotzean " abesten. Eta zurean?


BIZKAIKO ELIKAGAIN BANKUA

Eguaztenean Bizkaiko Elikagaien bankuko arduradun bi gure eskolara etorri ziran , batutako elikagaien bila. Gure 5.mailako ikasle laguntzaileek lan ezin hobea egin eben dana kamioira kargatzeko. Eskerrik asko zuen laguntzagaitik!!







NAFARROA ZENTROA

Eguenean Nafarroa Zentrora joan ginen gure aitite-amamak bizitatzera. Oraingoan Gabonetarako apaingarriak egin genduzan. Batzuk partxisean eta kartetan ere ibili ziran. Oso gustora sentitzen diran gu bertara goazenean. Baita gu ere! Hurrengo bisitararte! Mosuak!







2015(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

BIZKAIKO ELIKAGAIEN BANKUA

Aurten ere Bizkaiko Elikagaien bankuak antolatutako bilketan parte hartu dogu. Guztira 840 kg batu doguz guztiok batera. ESKERRIK ASKO ZUEN LAGUNTZAGAITIK!

ALKARTASUN PROIEKTUA

Gabonetako azokarako "Alkartasun zuhaitzak egiten hasi gara."


2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

IRUNGO LASALLEN HARA PROIEKTUA

Gaur goizean Pastoral taldeko kideak Irungo Lasalle ikastetxera joan gara Partekatuz programan barruan, euren proiektua ezagutzera. Lehenengoz Jabigaz batera isiltasuna lantzeko esperientzia txiki bat izan dogu, eta gero antolakuntza azaldu deuskue. Oso proiektu ona...KAIn ere martxan jartzeko pret gagoz. Aurrera....



Eskerrik asko Javi eta Gauden zuen arretagaitik...Laister Zornotzan ikusiko gara barriz!

2015(e)ko azaroaren 29(a), igandea