2019(e)ko azaroaren 18(a), astelehena

Aita Palau

Aita Palauk 1851an Bartzelonan Escuela de la Virtud zabaldu eban. Horretarako catecismo de las virtudes liburua idatzi eban.


2019(e)ko urriaren 31(a), osteguna

ELIKAGAI BANKUA

Azaroaren 4tik 8ra Elikagai bilketa egingo dogu eta batzen dogun janaria Bizkaiko Elikagaien bankura zuzenduko dogu. Elikagaiak eskolako liburutegian batuko doguz 8:45etatik 9:00etara. Animatu eta parte hartu.


2019(e)ko urriaren 14(a), astelehena

AITA PALAU IDAZLE

Aita Palau primerako idazlea izan zan. 1849an bere jarrera eta Karmeldar bokazioa defendatzeko LA VIDA SOLITARIA liburua idatzi zuen.

AITONAKO KOBA

Aita Palaurentzako Aitonako Koba oso leku berezia izan zan. Bertan hausnarketa eta otoitz egiteko tokia izan zan.


2019(e)ko irailaren 26(a), osteguna

AITA PALAU IDAZLE

Aita Palauk hainbat liburu idatzi zituen. Hona hemen berak idatzitako lehen liburua. Frantzian erbestean zegoela (1842an) idatzi zuen. Mezua: Sinesten dudanagatik borrokatuko dut Jainkoagan konfidantza daukadalako.

ZORIONAK TERESA MIRA

1895eko irailak 26ean,orain dala 124, Ahizta Teresa Mira AlgueƱan (Alicanten) jaio zan.
Imagen

2019(e)ko irailaren 23(a), astelehena

PALAUTIAR FAMILIAREN III ALKARTZE JARDUNALDIA

Azaroaren 9an, zapatua, El Vendrellen, dagoan “Sagrat Cor” ikastetxearen 150.urteurrena ospatuz, Palautiar familiaren III Alkartze jardunaldia bertan garatuko dogu, “Erdu eta alkarbanatu” lelopean. Apuntatzeko azken eguna Urriak 10, eskolako idazkaritzan. Animatu ta parte hartu!

ikasturte hasierako eukaristia

Andra Mari parrokian elkartu gara LH5.mailatik DBH4. mailararte ikasturte hasiera ospatzeko. Mezu oso garrantzitsua entzun dogu gaurkoan. “Danok desberdinak gara baina danon lanarekin, danon laguntzarekin, gure helburua lortzea posible izango da”.



2019(e)ko irailaren 18(a), asteazkena

Ikasturte hasierako eukaristia

Astelehenena, irailak 23, ikasturte hasierako eukaristia ospatuko dogu Andra Mari parrokian goizeko 9:15etan. Animatu eta parte hartu.

El prĆ³ximo lunes, 23 de septiembre, celebraremos la eucaristĆ­a de inicio de curso en la parroquia Santa MarĆ­a a las 9:15h. Animaros y participar.



2019(e)ko irailaren 4(a), asteazkena

IKASTURTE HASIERA

Ikasturtearen hasiera ospatzeko kaperara hurbildu gara. Aurten "Sentitu BERE ahotsa" lemaren inguruan arraun egingo dogu.








2019(e)ko martxoaren 7(a), osteguna

HAUSTER EGUNA

Garizuma aldi liturgiko hasi barri dogu eta kaperara gurbildu ginan hauster eguna ospatzeko. Munduko argiak izan gaitezan!!!











2019(e)ko otsailaren 26(a), asteartea

TERESA MIRA

Ahizta Teresa Mira, karmeldarra. ( 1895-1941). Gaurko egunean gogora dezagun bere lema: Amar y hacer el bien a todos.



2019(e)ko otsailaren 14(a), osteguna

ELKARTASUN DONUTSA

Otsailaren 13an, elkartasun donutsa ospatu genduan ikastetxean. Eskerrik asko hezkuntza elkarteari parte hartu izanagatik.




2019(e)ko otsailaren 11(a), astelehena

2019(e)ko otsailaren 7(a), osteguna

Gosearen aurkako kanpaina


Jesus Jauna. 
Zuk beti egin zenuen zuregana hurbiltzen zena hobeto sentitzea, bere duintasuna onartu zenuen eta zure anaia bezala tratatzen zenuen. Maitasunez eta begirunez hitz egiten zenien, zuretzat berdinak ziren!.
Eta orain egiten jarraitzen duzu. Asko gara zure lagunak, zure anaiak, eta nahiz eta desberdinak izan, badakigu zenbat maite gaituzun eta begirunez tratatzen gaituzula.
Honela bizi nahi dugu, pertsona guztiak maitatuta eta duintasunez beteta sentitzen lagunduz. Ausarti izaten lagundu eta gainerakoak beti ondo tratatzen. Inoiz amore eman ez dezagun eta elkarrekin mundu hobea lortzeko borroka egin dezagun. Zuk amets egin duzun mundua hain zuzen.
Amen




2019(e)ko otsailaren 4(a), astelehena

SAN BLAS EGUNA

Gaur San Blas eguna ospatzen dogu. Medikua eta Sebasteko gotzaina izan zan. Haur baten eztarriko gaitza mirariz sendatu zuen eta, eztarrien zaindaritzat hartzen dogu. San Blaseko kordoiak, santuaren irudiaren aurrean bedeinkatu eta janzten dogu urtean zehar gaitzetik prebenitzeko.




KANDELARIO EGUNA

Otsailak 2, kandelario eguna ospatzen da.
Munduarentzako argia izan gaitezan.



2019(e)ko urtarrilaren 25(a), ostirala

HAUR MISIOLARIEN EGUNA

Jesus maitea, eskerrik asko txikia egin zinalako gu zenbat maite gaituzun adierazteko. 
Munduan zu bezalako haur asko daude eta zu ezagutzen ez zaituen haur asko ere badaude. 
Zure laguntza behar duten haurrengatik eskatu nahi deutsut eta laguntzen duten misiolariengatik. Erakutsi eidazu besteei laguntzen.