2016(e)ko urriaren 21(a), ostirala

DOMUND 2016



Domeka honetan "Domund eguna " ospatzen dogu. Aurtego lema hauxe da:

Danok misiolari sentitu behar gara eta gure barrutik urten lagun urkoa lagunduz. Hurrengo bideoan ere kanpainaren mezua ikusi daikezue



Domund gehiago ezagutzeko helbide hontara jo:
DOMUND

2016(e)ko urriaren 20(a), osteguna

NAFARROA ZENTROA

Gaur arratsaldean Nafarroa zentrora joan gara. Gaurkoan udazken-apaingarriak egin doguz zentrotik eskegitzeko. Beste batzuk kartetan ibili gara. Betiko lez arratsalde ona pasatu dogu alkarrekin.


2016(e)ko urriaren 16(a), igandea

SANTA TERESA

Urriaren 15an Avilako Santa Teresaren eguna ospatu dogu.Guretzat oso santu garrantzitsua da, eta bere bizitza eredu lez hartu behar dogu. Bere idazlanetan agertzen danez, pertsona guztiak, barruko altxor bat daukagu, gure barruko gaztelua, gure barruko bitxia...topatu zure barruan eta aurkituko dozu!

Hurrengo bideoetan bere mezua ere landu daikegu:











2016(e)ko urriaren 12(a), asteazkena

DBH 1.MAILAKO ELKARBIZITZAK

Urriaren 10 eta 11an DBHko 1.mailako ikasleak elkarbizitzak ospatu doguz. Goizeko 9:00etan eskolako Gazte-txokoan elkartu ginan eta bertan elka ezagutzeko dinamikak egin genduzan. Gero aretoan "Bichos" filma ikusi eta gero 3 talde desberdinetan banatu ginan: barneratzea, Aita Paularen esaldiak eta filmaren horma-irudia egiteko. 13:30etan bokadilloak hartuta Jauregibarria parkera joan ginan...oso eguraldi ona egoan eta. Bertan bazkaldu, jolastu eta barre egin eta gero eskolarantz bueltatu ginan, taldeko aurkepenak egiteko. Eguna maitzeko otoitz txiki bat egin gendun. Oso egun politak bizi izan doguz










2016(e)ko urriaren 9(a), igandea

ESKER ONEKOA IZATEA

Gaurko ebanjelioak (10 legenardunak) esker onekoak izatearen garrantzia gogoratu deusku. Gure bizitzan hainbat gauzekaitik eskerrak emon ahal doguz, eta hainbat jendeari : gure inguruan bizi diren eta laguntzen gaituen guztioi. Hartu eizu minutu bat, eta ekarri zure pentsamendura eskerrak emon ahal deutsazun pertsonaren bat...baietz bat baino gehigo direla...

Hurrengo bideoak hausnarketan lagunduko deutsu:


2016(e)ko urriaren 8(a), larunbata

NAFARROA ZENTROA

Aurten ere "Jakinduria babestu" proiektuagaz aurrera jarraituko dogu. Pasadan eguenean kurtsoko gure bigarren bisita egin gendun. Ikasleek oso pozik erantzun dabe, Musu handi bat guztiontzat











2016(e)ko urriaren 5(a), asteazkena

SUSANA PINTO (CMT )



Urriaren 1ean, Jesuse taldekoak Irunera joan ginan...ospakizun handi batera: Susana Pintok bere botoak emon ebazan. Oso elizkizun polita izan zan eta egun zoragarria pasatu gendun. Mosu handi bat Susana !



2016(e)ko urriaren 3(a), astelehena

LISEUXKO TERESA


DBH-n bideotxo hau ikusi dogu goizeko otoitzan. Bertan Ahizta Teresaren pentsamenduak irakurri eta abestu doguz. Ia bera bezala, bizitzako gauza txikiei garrantzia emoten deutsagun...eta honela zoriontasuna topatu...hain erraza da...

2016(e)ko urriaren 2(a), igandea

KURTSO HASIERAKO OSPAKIZUNA


Pasadan irailaren 15an, 2016-2017 kurtsoari hasiera emoteko Andra Mari Eleizan elkartu ginan LH 5.mailatik DBH 4.mailara. BErtan, Aita Felipek zuzendutako eukaristian, gure Hezkuntza elkarteko kide guztiekaitik otoitz egin gendu, aurtengo gure lelopean :"Jesus on-line dgo. Kilkatu zure bihotzean". Hemen daukazue argaki bat.Kurtso on bat guztiontzat.