PASTORALA


Hauxe da gure aurtengo leloa: BIZITZA eratuz, SAREAK eraikitzen 






Ikasturte honetan barnekotasunari garrantzia eman nahi deutsagu. Ixilunea eta geldiuneak garrantzitsuak izango dira Jaunaren deia eta mezua hobeto ulertzeko. Danok Jaungoiko Aitaren eskuetan gagoz, bere babesean: haundi, txiki, irakasle, ikasle, familiak, komunitatea,..eta leloa egunero praktikan jarri behar dogu...jolasean, elkar-lanean, ikastean, jantokian, patioetan,...



GURE HELBURUA: Hezkuntza komunitatean Balore eta Izaera Palautiarren barneratzea. Inguruneagaz konprometutako pertsonak heztea.

Kristau aukerako ikastetxe lez, ikasleen heziketa osorako Pastoral proiektu batetik abiatzen gara. Honek, pertsona aske, kritiko, ireki, sormendun, aktibo eta koherenteak hezteko bideak zabaltzea dau helburu,  gizarte gizakoiago batean eta eleizan estilo Palautiarrean inplikatzeko gai diren pertsonak heziz.
Proiektu hau hezkuntza ekintzei  eragiten deutsen motorra da, gure helburu nagusia, gure ikasleak, Pastoral Eskolaren proiektutik transmititu eta bizitako balore kristauen jabe izatea baita.
Eremu honeek azpimarratzean, Kristau Hezkuntza Alkartean, kalitatezko proiektua, pertsonala  eta gizartean barneratua egotea nahi dugu.

EKINTZARAKO ILDOAK
-      Eskolako egunerokotasunean familien parte hartzea bultzatu.
-      Izpiritualtasunaren sorrera eta bai bakarkako eta bai taldekako eguneroko otoitza lantzea. Barneratze teknika desberdinak  erabili otoitzaren aldez aurretiko pauso lez.
-       Hitzaren ospakizunak, eukaristiak eta beste hainbat dinamika, urte liturgikoko momenturik sendoenetan.
-       Ekintza eta proiektu desberdinen bidez elkartasunarenganako sentiberatasuna.
-       Palautiar izaeratik abiatuz, hitzaldiak eta alkarbizitzaldiak, pertsona heziz eta fedea sakonduz.
-       Eliza mailan izango diren ekitaldienganako sentiberatasuna.

OSPAKIZUNAK
-   EUKARISTIAK – Ikasturte hasieran, Aita Palau Dohatsuaren egunean, Pazkoan eta ikasturte amaieran.
-         HITZEZKOAK– Ikasturte hasieran, Aita Palau Dohatsuaren inguruan, Hautsegunean eta Pazkoan.
-          BAKEAREN ALDE – Momentu zehatzetan eta Urtarrilean (Bakearen eguna)
-          PENITENTZIALAK – Abendualdian eta Garizuman.
-          MARIAREN INGURUAN – Maiatzean

ALKARBIZITAZALDIAK
Helburua: Ikasleen arteko alkarbizitza hobetzea.
DBHko ikasle guztiei zuzenduta dagoz eta mailaka antolatuko dira. Larreako gogarteetxean aurrera eramango dira.




ALKARTASUN PROIEKTUA


Alkartasunerako prestakuntza eta sentiberatasuna lantzen hasten gara, ingurune hurbiletik 
(Bizkaiko elikagaien bankuan parte hartuz...) eta Elizbarrutiak proposatzen dauzan ekintzetan parte hartuz (Domund, Gosearen kontrako kanpaina). Hezkuntza alkartea beharrizan ezbardinen aurrean sentiberatsua izatea nahi dogu.
Karmeldar Misiolari Teresatarren kongregazioak, toki desberdinetan aurrera eroaten dauzan alkartasun proiektuak ezagutzea eta euretan parte hartzea ere helburu dogu.
Azken urte honeetan, Karmengo Amak Gikoreko (Rwuanda) bularreko ume batzuen hezkuntza, osasun eta elikadura proiektuan parte hartu dau. Parte hartzea kongregazioaren EDUCAS GKEaren bitartez egin dau. (www.ongeducas.org)
2014ko urtarrilean alkarteak adierazitako beharrizanei erantzun nahian Lucenazeko, Filipinas, ume bat eta bere familia apadrinatu genduan. Gaur egun, alkarteak "Hermana Teresa Mira del Niño de Jesís de Praga" zentroa mantentzen dau. Bertan, 3 eta 6 urte bitarteko 80 ume elikatu, osatu eta hezten dabez euren oinarrizko beharrizanak betetzen ahalgintzen dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina