2016(e)ko urtarrilaren 31(a), igandea

BAKEAREN EGUNA LH 1.ZIKLOA

Aurten "El Karmelo" ikastexeko ikasleekaz elkartu gara, danok batera bakearen alde otoitz egiteko. Karmelokoek herri lasterketa antolatu dabe, eta gero Zelaieta parkean alkartu gara. Bertan otoitz bat irakurri, bakearen aldeko abestia entzun, lorak eskeini eta globoak askatu doguz. Oso ekintza polita izan da.
















BAKEAREN EGUNA DBH

Hemen daukazue zelan gelditu dan hormairudia. Eskerrik asko zuen bake-mezua itzi dozuen guztioi! Bakea zuon bihotzetan egon daitela!


NAFARROA ZENTROA 2016-1-28

Eguenean Nafarroa zentrora joan ginen. Oraingoan inauterietako mozorroak prestatzen hasi ginen, aurten mexikanoenak jantziko dira. Betiko lez Josefak kartetan gure eban eta han paratu ziran bikote bat. Hemen daukazuez argazki batzuk eta ikasleen iritziak:

- "Nos ayuda a estar felices con nosotros mismos al ver que nos piden que vayamos más, se lo pasan bien con nosotros"

- "Ekintza desberdina danez, esperientzia barria da"

- "Esperientzia oso ona da, pertsona askori laguntzen diegulako, pertsona nagusei pozik eta alai jartzen. Onena euren begirada da"

-" Esperientzia oso dibertigarria"

- "Asko ikasten dogu euren esperientziak kontatzen dizkigutelako"












2016(e)ko urtarrilaren 29(a), ostirala

BAKEAREN EGUNA DBH

DBHn bideo hau ikusi dogu. Ikusi eta egin zuon hausnarketa. Ia bakearen kultura sortu daikegun, danon lana behar dogu eta.


2016(e)ko urtarrilaren 26(a), asteartea

BAKEAREN ASTEA

Aste honetan zehar, barikuan Bakearen eguna ospatzeko, hainbat ekintza prestatu doguz. Goizeko otoiza egiteko, Bakearen Nobel saria irabazi daben pertsona garrantzitsuen esaldiak komentatuko doguz. Eskaileretan hormairudi bi jarri doguz, bertan bakeari buruzko marrazki, sinbolo, hausnarketa...idazteko. Animatu eta itzi zure mezua!

Hemen daukazuez argazki batzuk, ia aste amaieran dana beteta dagoan!!!





2016(e)ko urtarrilaren 17(a), igandea

ESKERRIK ASKO


Datorren astean zehar "Haur misiolarien" eguna ospatuko dogu. Hemen daukazue aurtengo leloa azaltzen duen film-laburra. Zenbat gauzekaitik eskerrak emon behar doguzan!




Hurrengo orrialdean ere kanpainako material desberdinak aurkitu daikezuez

http://www.infanciamisionera.es/p/presentacion.html

2016(e)ko urtarrilaren 15(a), ostirala

NAFARROA ZENTROA

Gaur arratsaldean Nafarroa Zentrora joan gara. 2016.urteko lehenengo bisita. Gehienok bingora jolasten egon gara. Lehenego partidaren irabazlea Bene izan da, eta bigarrenarena Txomin.Zorionak! Beste talde txikiago bat, barruko gelan gelditzen diren erabiltzaileekaz gelditu gara. Bertan memorira jolastu dogu Kiko eta Manugaz, eta beste bikote bat briskan aritu dira. Oso arratsalde atsegina pasatu dogu. Hurrengorarte!







2016(e)ko urtarrilaren 9(a), larunbata

AHIZTA FLORIDA

Atzo gure ikastetxean bisita zoragarri bat euki gendun. Gikoretik Ahizta Florida etorri zan, bertako barriak kontatzeko eta gure laguntzagaitik eskertzeko. Eskerrik asko zuri! Han egiten dozuen guztiagaitik...a ze nolako lana: gaixoak, umeak, amak...Asko gustatu jaku gure artean zu egotea eta zure esperientzia kontatzea.