2021(e)ko otsailaren 24(a), asteazkena

TERESA MIRA

 

Kaixo:

Zurekin momentu baten berba egin nahi dut.

Badakit zuk neska-mutil apalak eta zintzoak atsegin dituzula, beti laguntzeko prest dauden neska mutilak, ezer espero gabe.

 

Badakit Teresa Mirak zenbat maitasun isuri zuen

bere bizitzan, apaltasunez, isiltasunean,

behartsuenen ondoan egoten beti.

 

Horregatik esan nahi dizut,

Teresaren moduan jokatu nahi nukela.

Badakit zure laguntza eta indarrarekin,

astiro astiro ikasiko dudala.

 

Abesti honen bitartez ikusi ahal dogu Teresa Miraren moduan maitasunak zenbat gauza eragiten dituen; elkartasuna, laguntza….




2021(e)ko otsailaren 2(a), asteartea

Kandelaria eguna

 Gaur, otsailak 2, goizeko otoitzean kandelaria eguna ospatu dogu.

Aspaldiko kristauak sinesten zuten eguraldiak ekarritako ezbehar eta gaixotasunetatik babesteko gaurko eguneko kandela piztean babestuta egongo zirela.
Kandelario egun honetan ere jarrai dezagun mundua argitzen.