2017(e)ko abenduaren 14(a), osteguna

GABONETAKO POSTALA

Azken asteetan 5 urtetik gora gabonetako postala margozten ibili dira. Azkenean aste honetan batu izan dira eta aukera egitea oso zaila izan da. G
Hona hemen irabazleak
HH2 5 urte Malen 
LH-n irabazle bi aukeratu dira Paula (LH3C) eta Mayi (Lh6D)

DBH-n Maria Garrote (DBH3)



TAUPADA PROIEKTUA

LH2C

Taupada proiektuaren inguruan, abendualdian poztasuna eta irribarrea nabariagoak dira. Egunero gogoratzeko asmoarekin gure irribarrerik polita amestu eta puxika batean jarri izan dogu. 





ABENDUALDIA

Abendualdia, itxaropen aldia, gure bihotza prestatzeko aldi aproposa. Jesus gure bihotza jaio daiten prestatzen joan gara. Gure desioak eta ametsak Jesuseri eskaini dizkiogu. Horretarako kaperara hurbildu gara eta gabon kantak abestu doguz.





2017(e)ko azaroaren 22(a), asteazkena

ELKARTASUN TAILERRAK


Dagoeneko Elkartasun tailerrak martxan dauz. Ondo pasatzeaz gain gure Gikoreko lagunei laguntzeko aukera daukagu. Gu Gikorerekin eta zu?









TAUPADA GELA 4d

Taupada proiektuaren barruan 4D ikasleak talde bateko kide izatearen garrantziaz hausnarketa egin dabe. Talde bat gara eta denon artean al dogu.





ELIKAGAI BILKETA

Azaroaren 8tik 16ra bitartean Bizkaiko elikagai bankurako bilketa egin dogu.
Eskerrik asko Bizkaiko Elikagai bankuko kanpainan parte hartzeagatik. Danon artean 849,625kg batzea lortu dogu.












2017(e)ko azaroaren 7(a), asteartea

AITA PALAU EGUNA

Gaur, azaroak 7, Aita Palau eguna ospatu dogu. Goizean goiz ospakizuna izan dogu, batzuk eskolako kaperan eta beste batzuk Parrokiara hurbildu dira.

Ondoren Aita Palau hobeto ezagutzeko lanak egin izan doguz eta eguna bukatzeko lagunekaz jolasteko aukera izan dogu. Zein ondo pasatu dogun.

Hona hemen eguneko laburpena ikusteko linka:
https://www.youtube.com/watch?v=rO_KC8WpnCo

2017(e)ko azaroaren 6(a), astelehena

Aita Palau bezpera

Hezkuntza elkartea Aita Palau bezpera ospatzeko kaperan elkartu gara. Danon artean bere bizitzako ideiak eta mezuak gogoratu doguz.