2017(e)ko azaroaren 22(a), asteazkena

ELKARTASUN TAILERRAK


Dagoeneko Elkartasun tailerrak martxan dauz. Ondo pasatzeaz gain gure Gikoreko lagunei laguntzeko aukera daukagu. Gu Gikorerekin eta zu?









TAUPADA GELA 4d

Taupada proiektuaren barruan 4D ikasleak talde bateko kide izatearen garrantziaz hausnarketa egin dabe. Talde bat gara eta denon artean al dogu.





ELIKAGAI BILKETA

Azaroaren 8tik 16ra bitartean Bizkaiko elikagai bankurako bilketa egin dogu.
Eskerrik asko Bizkaiko Elikagai bankuko kanpainan parte hartzeagatik. Danon artean 849,625kg batzea lortu dogu.












2017(e)ko azaroaren 7(a), asteartea

AITA PALAU EGUNA

Gaur, azaroak 7, Aita Palau eguna ospatu dogu. Goizean goiz ospakizuna izan dogu, batzuk eskolako kaperan eta beste batzuk Parrokiara hurbildu dira.

Ondoren Aita Palau hobeto ezagutzeko lanak egin izan doguz eta eguna bukatzeko lagunekaz jolasteko aukera izan dogu. Zein ondo pasatu dogun.

Hona hemen eguneko laburpena ikusteko linka:
https://www.youtube.com/watch?v=rO_KC8WpnCo

2017(e)ko azaroaren 6(a), astelehena

Aita Palau bezpera

Hezkuntza elkartea Aita Palau bezpera ospatzeko kaperan elkartu gara. Danon artean bere bizitzako ideiak eta mezuak gogoratu doguz.













Palautiar familiaren II topaketa

Azaroaren 6, Zapatuan, hezkuntza alkarteko batzuk Aitonara joan ginan Familia Palautiar II topagunean parte hartzeko.
Elkartzeko tokia Aita Palauren koban izan zan. Bertan berak otoitz uneak eta meditatzeko tokia izan zeban. Bazkaltzeko herriko polikiroldegira joan ginan eta herri bazkaria ospatu genduan. Dantza pixka bat egin eta gero, Aita Palau jaio zaneko etxea bisitatzeko aukera izan genduan. Unea oso unkigarria izan zan.  Eguna bukatzeko herri mezara joan ginan eta ikastetxeko umeak parte hartze aktiboa izan eben.
Topaketa etxerako bideari ekin genion. Egun zoragarria izan zan eta familia giroa bizitzeko aukera bikaina izan zan. Bera bezala gure artean maitasun begiradaz bizi izateko gai izateko gogoagaz bueltatu ginan etxera.