2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

JESUSEN LAGUNAK

Gaur  kaperan alkartu gara danok batera: maila guztiak bat eginez. Abendualdiari buruz berba egiten egon gara: gure bihotza Jesusen jaiotzarako prestatzeko garaia.Gaur lehenengo gadela piztu dogu, eta asteetan zehar lau kandelak piztuko doguz. Abesti desberdinak ikasi doguz ere. 







2016(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

BIZKAIKO ELIKAGAIEN BANKUA

Aurten ere Bizkaiko Elikagaien bankuagaz bat egin dogu. Goizero liburutegi zaharrean elkartzen gara, ikasleek ekartzen dabezan elikagaiak antolatzeko. Bagoaz aurrera danon laguntzagaz. Eskerrik asko!

2016(e)ko azaroaren 22(a), asteartea

TAUPADA

Aurtengo ikasturtean proiektu garrantzitsu bati hasiera emon deutsagu "Taupada" Barnetasun proiektua.
Argi dago gizarteak gero eta arinago bizitzera bultzatzen gaituela (klaseak,eskolaz kanpoko ekintzak, kirola, lagunak, kalera urten beharra...), eta askotan STOP bat egin behar dogu gure buruari kasu egiteko. Proiektu honen bidez hau lortu nahi dogu, bizitzan hausnartzeko momentuak bilatzea, eguneroko ekintzetan oinarrituz gure bihotz barrura sartzeko aukerak bilatzea.
Horretarako gelak atondu doguz, eta martxan jarri gara.

Gaur DBH 1.mailako ikasleok lehenego ekintza egin dogu: "bidaia". Lehenego esaldi hau errepikatu dogu"Gertatzen dana ez dagigula galdu"Egunero etxetik eskolaraino egiten dogun bidaian ikusten doguna gure pentsamentura ekarri dogu: gurutzatzen garan pertsonak, pasatzen garen lekuak....baloratzeko eta eskerrak emoteko.


2016(e)ko azaroaren 17(a), osteguna

ALKARBIZITZAK

Aste honetan DBH 2.mailako ikasleak Larreara joan gara egun desberdina bat pasatzera. Heltzean euki doguzan helburuak hauek dira: ondo pasatzea eta gure artean hobeto ezagutzea. Azken finezn, talde bat garela konturatzea eta kide guztiak alkarrik ondo sentitzea.
Hasieran talde dinamikak egin doguz: paper zuriagaz zer? BAI ala EZ?
Gero "Cadena de favores" filma ikusi dogu, oso polita nahiz eta amaiera gehiengoei gustatu ez. 
Atsedenaldi eta gero taldeka banatu gara, hiru txokoetako ekintzak egiteko: Filmaren hausnarketa-murala, Barneratzea eta Aita Palauren mezua lantzea.
Bazkaldu ondoren talde bakoitzak egindako lana aurkeztu dogu...eta eguna amaitzeko abesti eta otoitz txiki baten bidez eskerrak emon doguz. Benetan egun polita bizi izan dogula.



2016(e)ko azaroaren 8(a), asteartea

JESUSEN LAGUNAK

Gaur eguerdian Jesusen Lagunak aretoan alkartu gara. Betiko lez gogotsu eta topera. Aita Palauren bizitza eta mezua gogoratu doguz (atzotik oraindik fresko euki dogu...) eta abesti barri bat ikasi dogu.




2016(e)ko azaroaren 7(a), astelehena

AITA PALAU

Goiza eukaristia ospatzen hasi dogu.


Egunean zehar hainbat ekintza egin doguz. Hemen daukazuez argazki batzuk adierazgarri lez.


Haurtzaindegiko umetxoek ere Aita Palau margoztu dabe


Irakasleok Aita Palauk amestutako Eleiza barriaren parte izan nahi dogula sinatu dogu.

AITA PALAU EGUNA

Gaur egun handi bat ospatzen dagu. Jai eguna. Ez dogu klase normalik izango, eta Aita Palau gogoan izanda ekintza desberdinak garatuko doguz. Argi euki behar dogu bere mezua: "Gure bihotza maitatua eta maitatzeko egina dago" eta "Eleiza= Jaingoikoa +gizon-emakumeen elkartea". Gizon isila, langilea eta Eleiza barri baten bila aritu zana.



Hurrengo bideoan Francisco Aita Santuak 2016.ko uztailan Cracovian gazteei zuzendutako hitz batzuk ekarriko doguz "Izan ingurukoen babes",mezu oso egokia Aita Palauren izaeragaz bat datorrelako.



2016(e)ko azaroaren 3(a), osteguna

NAFARROA ZENTROA

Gaur arratsaldean Nafarroa Zentrora joan gara. Oraingoan batzuk "Udazkeneko otzarak" amaitu doguz eta beste batzuk kartetan ibili gara. Oso politak gelditu dira gure esku lanak...hostoak margoztu, ebagi eta otzara montatu...