2017(e)ko otsailaren 2(a), osteguna

KANDELARIO EGUNA

Gaur kandelario egun honetan gu ere eskolako kaperan elkartu gara kandelak bedeinkatzeko gero, arratsaldean etxera eroateko babes gaitzan. Kandelak bedeinkatzean gu ere bedeinkatuta gagozala gogoraratuko dogu.

Aspaldiko kristauak  urtean zehar eguraldiak ekarritako ezbehar eta gaixotasunetatik babesteko gaurko eguneko kandela piztean babestuta egongo zirela sinesten zuten.Ekaitz egunetan kandela bedeinkatua  pizten zen etxea eta bertan bizi zirenak babesteko.  Familiako norbaitek gaixo larria zuenean ere pizten zen kandela bedeinkatua sendatzen laguntzeko.















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina