2016(e)ko azaroaren 22(a), asteartea

TAUPADA

Aurtengo ikasturtean proiektu garrantzitsu bati hasiera emon deutsagu "Taupada" Barnetasun proiektua.
Argi dago gizarteak gero eta arinago bizitzera bultzatzen gaituela (klaseak,eskolaz kanpoko ekintzak, kirola, lagunak, kalera urten beharra...), eta askotan STOP bat egin behar dogu gure buruari kasu egiteko. Proiektu honen bidez hau lortu nahi dogu, bizitzan hausnartzeko momentuak bilatzea, eguneroko ekintzetan oinarrituz gure bihotz barrura sartzeko aukerak bilatzea.
Horretarako gelak atondu doguz, eta martxan jarri gara.

Gaur DBH 1.mailako ikasleok lehenego ekintza egin dogu: "bidaia". Lehenego esaldi hau errepikatu dogu"Gertatzen dana ez dagigula galdu"Egunero etxetik eskolaraino egiten dogun bidaian ikusten doguna gure pentsamentura ekarri dogu: gurutzatzen garan pertsonak, pasatzen garen lekuak....baloratzeko eta eskerrak emoteko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina