2016(e)ko urriaren 12(a), asteazkena

DBH 1.MAILAKO ELKARBIZITZAK

Urriaren 10 eta 11an DBHko 1.mailako ikasleak elkarbizitzak ospatu doguz. Goizeko 9:00etan eskolako Gazte-txokoan elkartu ginan eta bertan elka ezagutzeko dinamikak egin genduzan. Gero aretoan "Bichos" filma ikusi eta gero 3 talde desberdinetan banatu ginan: barneratzea, Aita Paularen esaldiak eta filmaren horma-irudia egiteko. 13:30etan bokadilloak hartuta Jauregibarria parkera joan ginan...oso eguraldi ona egoan eta. Bertan bazkaldu, jolastu eta barre egin eta gero eskolarantz bueltatu ginan, taldeko aurkepenak egiteko. Eguna maitzeko otoitz txiki bat egin gendun. Oso egun politak bizi izan doguz










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina