2016(e)ko abenduaren 19(a), astelehena

Abendualdiko ospakizuna.
Laater Gabonak datozenez gaur kaperan elkartu gara abendualdiko otoitzaldia ospatzeko. Prestatu gaitezan Jesus gure bihotzean jaio dadin.





Gabon postal erraldoia

Elkartasun azokan photocalla egin nahi dogu baina horretarako gabon postala margozten bukatu behar dogu. Eskerrik asko lagundu deuskuzuen guztioi. Bihar zeuen laguntzaren zain egongo gara.







Gu Gikorerekin!!!
Gaur 16:30etan elkartasun azoka zabaldu dogu. Aurreko asteetan tailerretan egindako panpin eta izar saldu doguz.

Eskerrik asko bisitan eta erosten etorritako guztioi. Bihar ere, zeuon zain egongo gara.



2016(e)ko abenduaren 15(a), osteguna

Elkartasun tailerrak primeran doaz. Zein ondo pasatzen dogun . Elkartasun azokarako panpinak eta izarrak prest dauz. Astelehenean zeuen zain egongo gara. Itxaroten zaituegu.



2016(e)ko abenduaren 14(a), asteazkena

Abendualdian zehar Gabonetako VI postal lehiaketa ospatu izan dogu. Hona hemen aukeratu izan doguzan postalak. Zorionak Aruna Gurtubay HH 5urte), Emma Lopez (LH3), Leire Amorebieta (LH5) eta Uhaitz Errekalde (DBH3).
Eskerrik asko parte hartzaile guztiei






2016(e)ko abenduaren 8(a), osteguna

ABENDUALDIA

Aste honetan, Abendualdiko bigarren kandela piztu dogu. Oraingoan Maitasunaren kandela. Bakoitzak gure mezua edo konpremezua idatzi dogu kandelaren inguruan eta maitasunaren aldeko otoitza egin dogu.


2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

JESUSEN LAGUNAK

Gaur  kaperan alkartu gara danok batera: maila guztiak bat eginez. Abendualdiari buruz berba egiten egon gara: gure bihotza Jesusen jaiotzarako prestatzeko garaia.Gaur lehenengo gadela piztu dogu, eta asteetan zehar lau kandelak piztuko doguz. Abesti desberdinak ikasi doguz ere.