2017(e)ko urriaren 18(a), asteazkena

URRIKO MEZUA

Urrian zehar Naturarekiko konpromezua landu izan dogu eskolan. 
Aita Palauk natura asko maite zuen eta bere esaldietako bat gogoan izatea garrantzitsu ikusten dogu. Izadiari egiten deutsozuna neuri egiten deustazu, munduaren parte garelako.




DOMUND KANPAINA

Aste honetan Domund kanpainan murgilduta gaude. Aprobetxatu daigun hausnarketa egiteko eta gure laguntza behar izana dutenei emateko.

2017(e)ko urriaren 15(a), igandea

SANTA TERESA DE JESUS

Hoy celebramos la festividad de Santa Teresa de Jesús.
Sigamos su ejemplo y tengamos presente uno de sus tantos mensajes: "La cosas mas pequeña si se hace con amor no tiene precio"




2017(e)ko urriaren 11(a), asteazkena

BEGOÑAKO ANDRA MARI

Gaur, Urriak 11, Begoñako Andra Mariaren eguna ospatzeko dogu. 

Begoñako Andra Mari, 
Bizkaiko zaindari 
zure seme maitaleok 
zugana kantari.

Itsas gizon sinesdunak
zugan dabe kabi
artzain gaixo menditarrak
zugan euren begi.
Lugin eta langileak
zuri otoilari
abertsak ta txiroak
zaituela argi

Ama maite bihotzeko
bigun eta garbi
Bizkaiko seme-alabak
hartu ta zain bedi


2017(e)ko urriaren 10(a), asteartea

Elkarbizitza DBH2D

Gaur DBH 2D-ko ikasleak Larreara hurbildu dira elkarbizitzak ospatzeko. Ondo pasatzeaz gain elkar ezagutzeko, elkarlanean ibilteko eta Aita Palau hobeto ezagutzeko egun aproposa.






















2017(e)ko urriaren 9(a), astelehena

JESUSEN LAGUNAK

Jesusen lagunak otoitz taldea martxan dago barriro be. Zein ondo pasatzen dogun otoitz taldean. Gu Jesusen lagunak gara eta zu???




ELKARBIZITZA DBH2C

Gaur, DBH2Cko ikasleak Larrara hurbildu dira elkarbizitza eguna ospatzeko. Egun zoragarria izateaz gain gure arteko harremanak estutzeko eta talde bezala gero eta hobeto ezagutzeko aukera paregabea izan da.

Goizean talde txikietan lan egin izandogu baina arrastian egindako lana besteakaz elkarbanatu izan dogu. Arrastia, otoitz giroan eskerrak emateko aukera izan dogu. Egunari amaiera borobila emateko taldeko argazkia egin izan dogu.