2017(e)ko urtarrilaren 30(a), astelehena

BAKEAREN EGUNA

Gaur, urtarrilak 30, Bakearen egun honetan. Herriko Kristau Eskolako ikastetxeak Bakearen eguna ospatzeko elkartu gara.
Ekitaldia Zelaieta Parkean izan da eta bertan lehenengo zikloko ikasleak joan dira.

Maitasunak ez du mugarik, oztopo guztiak gainditzeko gai da. Bakea irribarre batekin hasten da.










BAKEAREN EGUNA

Gaur, Urtarrilak 30, Bakearen eguna ospatzen dogu. Pasadan astean zehar hausnarketa lanean ibili ginan eta hobetzeko konpromezu batzuk hartu genduzan. Konpromezu hoiek hezkuntza elkartearekin elkarbanatzeko honako bideoa hau egin izan dogu. Maitasunak mundua aldatu ahal daualako. Betor bedi Bakea.









2017(e)ko urtarrilaren 23(a), astelehena

Haur Misiolarien eguna LH1.

2017ko urtarrilaren 22an HAUR MISIOLARIEN EGUNA ospatu dogu.

Aurtengo ekitaldiko goiburuak martxan jartzen gaitu eta, aldi berean, "begiak zabaldu" eta errealidadeari arretaz begiratzeko eskatzen deusku, axolabakokeria uxatuz, "bihotz bero", eta esku irekiez ekintzara joz. Gu ere misiolariak izan gaitezke.
Zelan? Elkarri lagunduz, eskuzabalak izaten, maitasunez jokatzen, ikasteko aukera aprobetxatzen eta otoitz eginez. Denon artea mundu hobea eraikitzea posible dalako.
Hona hemen LH 1C eta LH 1D-koen konpromezua.



2017(e)ko urtarrilaren 19(a), osteguna

TAUPADA PROIEKTUA

Taupada proiektuaren barruan LH3Cko ikasleak haize ehogailuak egin doguz.
Una técnica divertida para trabajar la respiración.




HAUR MISIOLARIEN EGUNA

2017ko urtarrilaren 22an HAUR MISIOLARIEN EGUNA ospatuko dogu.

Aurtengo ekitaldiko goiburuak martxan jartzen gaitu eta, aldi berean, "begiak zabaldu" eta errealidadeari arretaz begiratzeko eskatzen deusku, axolabakoakeria uxatuz, "bihotz bero", eta esku irekiez ekintzara joz. Gu ere misiolariak izan gaitezke.
Zelan? Elkarri lagunduz, eskuzabalak izaten, maitasunez jokatzen, ikasteko aukera aprobetxatzen eta otoitz eginez. Denon artea mundu hobea eraikitzea posible dalako.




 

 

 




 






2017(e)ko urtarrilaren 17(a), asteartea

TAUPADA PROIEKTUA LH3 MAILAN

Taupada proiektuaren barruan arnasketa, kontzentrazioa lantzeko eta erlajatzeko teknikak lantzen ditugu.

Aste hauetan zehar LH3D-ko ikasleak arnasaketaren kontrola lantzen ibili gara. Praktikatu eta praktikatu eskuz egindako haize ehogailuak martxan jartzeko gai izan gara.

Zein garrantiztsua da arnasketa egunero lantzea!











 

2017(e)ko urtarrilaren 15(a), igandea

ETORKIN ETA ERREFUXIATUEN EGUNA

Gaur Etorkin eta Errefuxiatuen Eguna ospatu dogu, ondorengo lemapean: Zaurituen ahotsa, itxaropenaren hotsa / Menores migrantes vulnerables y sin voz. Reto y esperanza.

Fedearen ikuspegitik, egun honek alkartearen garrantzia erakusten deusku, eta misiora bultzatzen gaitu. Aurten gure begirada ume eta gaztetxo etorkinengan jarri nahi dogu, batez ere bakarrik eta babes barik aurkitzen diranengan. 


Hausnarketa lez "Alvaro Fraile"ren abesti barria "Refugio" ikusi daikegu


2017(e)ko urtarrilaren 13(a), ostirala

TAUPADA PROIEKTUA

TAUPADA PROIEKTUA


Gaur Lh1Dko ikasleak taupada proiektuaren barruan hiruhilabete honetarako konpromezua hartu dogu.

EGUN BARRI ON

Egun bakoitza desberdina da, eta gauza desberdinak egiteko aukera daukaguz, gure ametsak egi bihurtzeko aukerak...aprobetxatu daiguzan....


TAUPADA PROIEKTUA

Azkeneko ekintzetan gure bihotza aztertzen egon gara: lehenengotan gure bihotza sentitzen, bizirik gagoz eta...gure bihotzaren taupadak entzuten...geroago gure bihotzak irudikatzen hasi gara. Hona hemen lortutako emaitzak


TAUPADA PROIEKTUA

HH 5 urteko umetxoak TAUPADA gelara joaten gara. Bertan zapatak kendu, gure bihotza hartu eta apurka-apurka musikarekin lasaitzen hasten gara. 


2017(e)ko urtarrilaren 12(a), osteguna


TAUPADA PROIEKTUA

Gaur LH1C ko ikasleak Taupada proiektuaren barruan hiruhilabete honetarako proposamenak hartu doguz.  Hiruhilabete hobetan gure arteko harremanak sendotu eta gurasoen esanak hobetzen ahaleginduko gara. Zein ondo sentitzen garan Taupada gelatik urten eta gero.

2017(e)ko urtarrilaren 11(a), asteazkena

LUCENAS - FILIPINAS 
Lucenazeko (Filipinas) haur bat eta bere familia "besoetan hartu" edo apadrinatu dogu. 
Gaur egun, alkarteak "hermana Teresa Mira del Niño de Jesus de Praga" zentroa mantentzen dau (Lucena, Filipinas). Bertan, 3 eta 6 urte bitarteko 80 ume elikatu, osatu eta hezten dabez eta euren oinarrizko beharrizanak betetzen ahalegintzen dira.