Pasadan eguenean Nafarroa Zentrora joan ginan. Oraingoan, kartetan ibiltzeaz gain..."manicura" eta "esku- masaiak" egin genduzan. Oso gustura ibili ginan. Hemen daukazuez argazki batzuk:
2016(e)ko otsailaren 27(a), larunbata
2016(e)ko otsailaren 26(a), ostirala
TERESA MIRA DBH
Gaur Teresa Miraren eguna ospatzeko, DBHko ikasleak bideo hau ikusi dogu. Bertan bere mezua ikusi daikegu.
OTOITZ EGITEN HH
Goizero goizero eskerrak emoten dautsaguz Jesusi emon deuskun guztiagaitik musika eta dantzaren bidez. Eskerrik asko Jesus!
2016(e)ko otsailaren 25(a), osteguna
Ahizta Teresa Mira
Ahizta Teresa Mira Algueñan (Alicanten) jaio zan 1895eko irailaren 26an. 1912an bere familia Noveldara joan beharra dauka eta bertan Carmelitas Misioneras Teresianas elkartea ezagutzen dau. Hiru urte beranduago elkartean sartzen da.
1918an Alcalá de Chivertera bialtzen dabe etabertan haur hezkuntzako andereño bezala lan egingo dau. Maestra bezala emandako urteak oso zoriontsu egin eben.
Españako gerra zibili hasten danean berriro ere Noveldara bueltatu behar da. Sasoi honetan bere bizitzako slogana aurrera eramateko denbora izan eban. "Ongia egin daigun beti danoi irribarre batekin".
1939an gerra bukatzen denean gaixotu egiten da eta 1941eko otsailaren 26an hil egin zan.
Aita Santuak 1996an benerable izendatu eban.
2016(e)ko otsailaren 24(a), asteazkena
2016(e)ko otsailaren 22(a), astelehena
JESUSEN LAGUNAK
Gaur astelehentan lez, eguerdian "Jesusen lagunak" alkartu gara. Gure jarrerak hobetzeko bideotxo bi ikusi (la niña qu no se arrepentía y la niña uqe no compartía sus cosas) eta komentatu doguz.
Asko gustatzen jaku abestea eta dantzatzea. Beitu ze ondo pasatu dogun "Garizuma" zer dan ikasten...
Asko gustatzen jaku abestea eta dantzatzea. Beitu ze ondo pasatu dogun "Garizuma" zer dan ikasten...
2016(e)ko otsailaren 17(a), asteazkena
Garizuman emozioak lantzen
DBHn garizuman zehar gure emozioak landuko doguz, egunero emozio baten esanahia azalduz eta noiz sentitzn garan horrela komentatuz. Gainera emozio txar batetik on batera pasatzeko zer egin behar dogun ere azalduko dogu
2016(e)ko otsailaren 10(a), asteazkena
HAUSTERRE EGUNA
Gaur Garizumari hasiera emoten dautsagu.
Garizuma, Aste Santu aurretik 40 egunez egiten dan bihotz-barritze denborari deitzen jako. Denboraldi bat da, baina batez ere kristau bizitzaren aztertze eta gaurkotzebat bilatu nahi dau. Ebanjeliora bihotza (burua, gogoa eta sentimendua) moldatu, egokitu.
Aldaketak bihotzean hasten dira. BARRUTIK KANPORANTZA
Hurrengo bideoa lagungarria izan daiteke, gure bizitzan aldaketak garrantzitsuak direla konturatzeko.
Garizuma, Aste Santu aurretik 40 egunez egiten dan bihotz-barritze denborari deitzen jako. Denboraldi bat da, baina batez ere kristau bizitzaren aztertze eta gaurkotzebat bilatu nahi dau. Ebanjeliora bihotza (burua, gogoa eta sentimendua) moldatu, egokitu.
Aldaketak bihotzean hasten dira. BARRUTIK KANPORANTZA
Hurrengo bideoa lagungarria izan daiteke, gure bizitzan aldaketak garrantzitsuak direla konturatzeko.
2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna
SANTA AGEDA
Gaur ohitura danez eskolako hainbat talde herritik zehar Snta Ageda abestera urten dira. Txikienak Nafarrarroa zentrora hurbildu dira, eta bertan aitite-amamak bisitatu dabez.
SAN BLAS EGUNA
Atzo San Blas eguna ospatu gendun. 5 .mailako ikasleek Andra Mari Parrokiako eukaristian eta ospakizunean partehartu eben. Bertan jakien eta kordoien bedeinkapena egin zan. Hemen daukazuez argazki pare bat.
MUNDU BARRI BAT ERAIKITZEN
Bakearen astean Unai Quirosen abestia landu gendu tutoretzetan eta erlijioko orduetan. Bere musika eta letra erabiliz bideo bat montatu behar eben ikeasleek. Oso gustora ibili dira lanean eta hemen daukazuez emaitzak. Uste dot abestiaren letra danok ikasi dogula...ia orain praktikan jartzen dogun...
2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena
KANDELARIO EGUNA
Atzo Kandelario eguna ospatu gendun Aita Feliperen laguntzagaz. Goizeko 9:00etan LHko ikasleak eta 9:40etan DBH eta HHkoak, kaperara joan ginen kandelak bedeinkatzera. Gela bakoitzatik ikasle batek kandela biztu eta gero, klasera bueltatu ginan. Kandela klase bakoitzean geldituko da "Jesus munuko argia" dala adierazteko, eta gure bizitza argitzen dau.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)