DBHn garizuman zehar gure emozioak landuko doguz, egunero emozio baten esanahia azalduz eta noiz sentitzn garan horrela komentatuz. Gainera emozio txar batetik on batera pasatzeko zer egin behar dogun ere azalduko dogu
2016(e)ko otsailaren 17(a), asteazkena
2016(e)ko otsailaren 10(a), asteazkena
HAUSTERRE EGUNA
Gaur Garizumari hasiera emoten dautsagu.
Garizuma, Aste Santu aurretik 40 egunez egiten dan bihotz-barritze denborari deitzen jako. Denboraldi bat da, baina batez ere kristau bizitzaren aztertze eta gaurkotzebat bilatu nahi dau. Ebanjeliora bihotza (burua, gogoa eta sentimendua) moldatu, egokitu.
Aldaketak bihotzean hasten dira. BARRUTIK KANPORANTZA
Hurrengo bideoa lagungarria izan daiteke, gure bizitzan aldaketak garrantzitsuak direla konturatzeko.

2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna
SANTA AGEDA
Gaur ohitura danez eskolako hainbat talde herritik zehar Snta Ageda abestera urten dira. Txikienak Nafarrarroa zentrora hurbildu dira, eta bertan aitite-amamak bisitatu dabez.
SAN BLAS EGUNA
Atzo San Blas eguna ospatu gendun. 5 .mailako ikasleek Andra Mari Parrokiako eukaristian eta ospakizunean partehartu eben. Bertan jakien eta kordoien bedeinkapena egin zan. Hemen daukazuez argazki pare bat.
MUNDU BARRI BAT ERAIKITZEN
Bakearen astean Unai Quirosen abestia landu gendu tutoretzetan eta erlijioko orduetan. Bere musika eta letra erabiliz bideo bat montatu behar eben ikeasleek. Oso gustora ibili dira lanean eta hemen daukazuez emaitzak. Uste dot abestiaren letra danok ikasi dogula...ia orain praktikan jartzen dogun...
2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena
KANDELARIO EGUNA
Atzo Kandelario eguna ospatu gendun Aita Feliperen laguntzagaz. Goizeko 9:00etan LHko ikasleak eta 9:40etan DBH eta HHkoak, kaperara joan ginen kandelak bedeinkatzera. Gela bakoitzatik ikasle batek kandela biztu eta gero, klasera bueltatu ginan. Kandela klase bakoitzean geldituko da "Jesus munuko argia" dala adierazteko, eta gure bizitza argitzen dau.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)