2026(e)ko urtarrilaren 21(a), asteazkena

Adamuz-en gertakariaren aurreko hausnarketa

 Jauna,
domekan gertatutako tren istripua gogora ekartzen dugu gaur goizean.


Zure aurrean jartzen ditugu hildako pertsona guztiak:
har itzazu zeure bakean eta argian.


Indarra eta kontsolamendua eman iezaiezu
senideei, lagunei eta istripuak markatuta utzi dituen guztiei.


Sendatu zaurituen gorputzak eta bihotzak,
eta lagundu beldurra eta mina itxaropen bihurtzen.


Gertaera gogor honen aurrean,
egin gaitzazu elkartasunaren eta zaintzaren lekuko,
besteen sufrimenduaren aurrean axolagabe ez diren pertsonak izaten.


Amen