2025(e)ko urriaren 31(a), ostirala

Azaroak 20, Haurren nazioarteko eguna.

 

Eskerrik asko Jauna, haur guztien bizitzagatik, irribarregatik eta ametsengatik.
Lagundu gaitzazu haien duintasuna eta zoriona zaintzen.
Egin gaitzazu zu bezain maitagarri eta zu bezain bidezko.
Amen.



2025(e)ko urriaren 6(a), astelehena

ABILAKO TERESA. Ahaleginaren eta iraunkortasunaren andre.

AHALEGINAREN ETA IRAUNKORTASUNAREN ANDRE

Jesusen Teresa Santua,
zu ausardiaz eta maitasunez bete zenuen bidean,
irakats iezaguzu egunero ahalegintzen,
hobeak izaten eta besteei laguntzen.

Lagundu gaitzazu amorerik ez emoaten,
pazientzia eta jarraitasuna izaten,
eta Jainkoan bidean zehar
konfiantza izaten .

Gure ahalegina beti pozarekin egin dadila,
zurearen moduan, maitasunez eta zerbitzuz betea.

Jauna, eman iezaguzu indarra eta iraunkortasuna,
eta lagundu gure bihotza irekita izaten
eta begirada zuregan jartzen.
Amen.




2025(e)ko irailaren 17(a), asteazkena

TERESA MIRA

Jesus Jauna,
gaur Teresa Mira gogoratzen dugu,
emakume xume eta apala,
maitasunez eta poz handiz bizi zena.


Eskerrak ematen dizkizugu bere bizitzagatik:
besteak laguntzen jakin zuelako,
guztiei irribarrea eskaintzen zielako
eta beti Zugan konfiantza izan zuelako.


Lagundu iezaguzu guk ere,
Teresak bezala,
poza eta bakea zabaltzen,
lagun onak izaten,
eta gure familia eta lagunak zaintzen.


Gaur, Teresa gogoratuz,
zure aurrean bihotza eskaintzen dizugu.


Amen.